2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

Agurra




Iritsi da ekainak 19a, ikasturteko azken eguna. Garai berezi eta desberdina bizi izan dugun arren aurrera egiten jakin dugu. Bidea ez da erraza izan, aspertu, hasarretu, amorratu... gara, baina ondo pasatu dugu, inguruekin bizitzen ikasi dugu eta  eskolara joateko gogoa ere piztu zaigu, neri behintzat. Iritsi da horrenbeste amestu dugun udako oporraldia. Distantziak mantendu, eskuak ondo eta sarri garbitu eta irailerarte!




GOZATU!

2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Bideo-deia



Bihar, ekainak 9, asteartero bezela bideo-deia izango dugu. 
1- Astearen berri ematea.
2.- Pokemonen erronken inguruko zalantzak edo ...
3.- Nola agurtu dezakegu ikasturtea? Pentsatu agurra nolakoa izatea nahi duzuen eta  idatzi ideak. Denon artean erabakiko dugu ea zer egiteko aukera daukagun.
4.- Bakoitzak nahi duena.

2020(e)ko ekainaren 7(a), igandea

POKEMONEN ERRONKA

Hemen aste honetarako erronkatxoak. Irakurri denak eta erabaki zein ordenetan egingo dituzuen. Goizean zehar jarriko dizuet biharko bideo-deirako egin beharrekoak.

PLAY, PLAY, PLAY..... AND FINISH

Our school year is nearly finishing.
I propose you some COMPUTER GAMES.

Play, play, play... and FINISH!!! 
ENJOY them!!!