2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

FUNTZIONAMENDURAKO



  • Lanak prestatu ahala argitaratzen joango naiz, baina horrek ez du esan nahi denak korrika egin behar ditugunik. Egin behar dira, baina planifikatu beharra izango dugu. Batzuk egiteko denbora gehiago erabiliko dugu, beste batzuetarako laguntza beharko dugu. Beraz etxekoen artean adostu noiz eta nola egingo dituzuen.
  • Egiten ditugun lanetan eguna jarri eta orriak zenbatuko ditugu, eskolara itzultzean dena ordenaturik izateko. 
  • Blog honetan jarriko ditudan lanetatik aparte gogoratu pen drivean aukera ugari dituzuela, bai matematika bai euskara lantzen jarraitzeko. Hauek egiteko ere ordutegia jartzea komeniko litzateke. Ez ahaztu egunero agendan apuntatzen ditugunak: irakurri eta taulak
  • Erronketatik aparte jarriko ditut ere entregatu beharra ez dutenak baina aproposak ikusten ditudanak. Esaterako mekanografia ikasten joateko.
  • Gogoratu ere beste urteetako blogeetan lotura ugari dituzuela.

  • Irribarrea mantendu!

1. ORDUTEGIA

Egun hauetan orden pixkat ez badugu gordetzen kaosa sortuko da eta galduta ibiliko gara. 
Bakoitzak gurasoekin izango duzue adostuta zenbat denbora eta noiz erabili behar duzuen gauza bakoitza egiteko. 


Hau da nik etxekoekin adostutakoa.

Orain zeuen txanda:
Eginda baduzue kopiatu txukun txukun eta bestela adostuko gurasoekin eta egin.
Zuek egindakoari argazkia atera eta korreora bidali.


MEKANOGRAFIA

Mekanografia praktikatzen hastea ederki etorriko zaizue.



SARRERA

Egunon, blog hau ireki dut zuekin harremana izateko, gurasoei azaldu bezela hemen joango naiz ze lan egin behar dituzuen esaten. Honez gero aspertuta egongo zaretenez gustura hartuko dituzuelakoan nago. 

Aurretik bidalitakoak bukatuta? Suposatzen dut baietz.

Aurreko astean esan genuen bezela pen drive-an ariketa mordoa dituzue, bai euskara bai matematika lantzeko; dena den uste dut eskuz ere idatzi beharra dugula gure kaligrafia landuz hobekuntza lortzeko. Badakizue: beti hobetu daiteke.
Aaaaa! Eta ez ahaztu zer da egunero egin beharrekoa?