2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

BIDERKETAK


Beste eskoletako gauzak kuxkuxeatzen biderketak lantzeko jolas hauek aurkitu ditut. Gure eguneroko lana denez aukera aprobretxatu dezakezuela iruditu zait.

 KARTEN BIDERKETA GUDA
Baraja espainiarra beharko dugu, baina osatua. Hau da, 8 eta 9ko kartak ere badituenak. Barajatik zaldiak eta erregeak kendu ahal izango ditugu ez badugu 11 eta 12 zenbakiekin biderketak egiterik nahi. Jolasaren arauak oso sinpleak dira:
  1. Parte hartzen duten guztien artean kartak banatu.
  2. Karta sortak ahuzpez jarri eta gero, jokalari bakoitzak bina karta aterako ditu.
  3. Bi karten arteko biderketa egin eta zenbaki altuena lortzen duenarentzako dira kartak.
  4. Bukaeran karta gehien dituen jokalariak irabazten du.
  5. Aldaera ezberdinak egin daitezke. Jolasa zailtzeko zaldi eta erregeak gehitu daitezke edo hiruna karta atera eta biderkatu. Jolasa errazteko, ordea, jokalari bakoitzak 3 aukera  izan ditzake biderketen taula kontsultatzeko.





LAUKIEN LASTERKETA

Lehengo baraja berdina beharko dugu, edo 1etik 10erako dado bat, edo bata zein bestea ez baditugu, 1etik 10erako zenbakiak poltsa batean sartuta. Kolore ezberdinetako bi boligrafo hartu, orri kuadrikulatu bat eta prest gaude jolasteko.
Dadoa bitan botako du jokalari bakoitzak eta ateratzen zaizkion zenbakien biderketa egingo du. 8 eta 5 ateratzen bazaizkio, adibidez, 8x5eko azalera daukan laukia marratuztuko du, eta biderketa bera idatziko du barruan.
Horrela behin eta berriz. Jolasa zehazki nola gauzatu momentuan aukeratu daiteke. Adibidez, dadoak 10 txandatan botatzean erabaki daiteke, eta azalera haundiena lortu duenak irabazten du. (Horrek laukien barruko zenbakien batuketa egitera eramango ditu jokalariak.) edo bestela, 200eko azalerara noiz lehenago iritsi jolastu daiteke. Oso jolas malgua da.