2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

7. IPUINAREN GRABAKETA

Gaurko honetan irakurketa praktikatzea eta ondoren grabatzea tokatzen zaigu.
Emaitza onak izateko ondorengoak jarraitzea gomendatzen dizuet.


  1. Testua ozenki irakurri aurretik, lehenengo eta behin, prestaketa egin behar duzue, lasai eta presarik gabe. Oso ondo prestatuta duzunean egingo duzu grabaketa, ez lehenago.
  2. Lehen urratsa, testua aukeratzea izango da. Etxean dituzun ipuinetatik zuk nahi duzuna.
  3. Testua aukeratua duzunean, aukeratu etxeko toki eroso bat, zure gustoko lekua eta zuk bakarrik irakurri. Oraindik ez da beharrezkoa ozenki irakurtzea. Behin baino gehiagotan irakurri, askotan! Horrela gero eta hobeto ulertu eta bukaerako grabaketa hobeto aterako zaizu.
  4. Garrantzitsua da irakurtzen duzun testua ulertzea. Seguruenez, egongo da hitzen bat ulertzen ez duzuna. Hala bada, hiztegia erabil dezakezu, Interneten bilatu edo etxeko norbaiti galdetu.
  5. Ulertzen duzula konprobatu duzunean. Has zaitezke ozenki irakurtzen. Ez duzu oraindik grabaziorik egingo. Momentuz, entrenatzen ari zara. Egin ozeneko irakurketa behin baino gehiago, oso ongi ateratzen zaizula ikusi arte.
  6. Orain bai… Orain prest zaude grabaketa egiteko. Etxeko norbaiti laguntza eskatu eta… grabatu zure irakurgaia!!
  7. Ez ahaztu audioa neri bidaltzen.