2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

2.2. ETXEAN EGITEN DITUGUN LANAK




Etxean lan asko egoten dira egiteko, sarritan gu konturatu gabe eginda izaten direnak. Egun hauetan lan horiek gertutik jarraitzeko aukera izan duzu eta suposatu nahi dut, egiten ere lagundu duzula. Hemen egin beharrekoa:

  1. Zeintzuk dira eguneroko lanak etxean? Egin zerrenda (eskatu laguntza).
  2. Lan guzti horietatik zeinetan laguntzen duzu? Idatzi zerrenda (espero luzea izatea).
  3. Egiten dituzun lanetatik aukeratu bat (gehien gustatzen zaizuna, gutxien, errezena, zailena…). Idatzi zergatik aukeratu duzun hori.
  4. Azaldu ikaskideei nola egiten duzun, zer behar den egiteko.. beraiek ere ikasteko aukera izan dezaten.
  5. Argazkia atera eta bidali.
  6. Liburuxka egingo dut denokin konpartitu ahal izateko.

2.1. EGUNEROKOA


Oporraldia pasatu da eta hemen gaude bueltan. Oraingo honetan egunerokoa idaztea ideia ona izan daitekeela iruditu zait, eguneroko berezia. Hau da, egunero egiten dugunarekin nola sentitzen garen inguruko hausnarketa egitea.



Hau da nire proposamena:


Lan hau ez dut orain jasoko, (egun baten egoera bat gerta daiteke, hurrengoan bat ere ez edo asko). Laster batean denok elkartzen garenean ekarriko dugu gure egunerokoa eta nahi badugu besteekin konpartituko dugu. Horrela izango dugu aukera gertatutakoaren inguruan hitz egiteko eta gure sentimenduak beldur barik kanporatzeko.