2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

2.6. BIDEODEIA


Lehenengo bideodei  honetan hainbat gauza jakin nahi ditut, beraz idatzita ekartzea komeni da. Horrelan berba egiterakoan ez gara geratuko zer esan jakin gabe eta uste dut orden bat jarraitzen ere lagunduko digula.

Idatzita ekar dezakezuena:

a- Ze moduz zaudeten (aspertuta, pozik, triste.. ), nola antolatzen duzuen eguna, orainarte kalera ateratzeko baimenik ez duzue izan baina kanpoan ibiltzeko aukerarik baduzue? Balkoia duzue?... horrelako gauzak ordenatuta ekarri denok hitzegiteko aukera izateko eta zer esan jakin gabe ez geratzeko. Astelehenean ateratzeko aukera izango duzue, gogorik ba duzue?....

b- Lanak egiterakoan nola moldatzen zareten? Bakarrik egiten dituzue? Laguntzarekin? Zein lan mota gustatzen zaizue gehiago? Zein gutxiago? Zer botatzen duzue faltan?

c- Bestelakoak ataleko lanik egiten dituzu? Zeintzuk? Atal honetan zer botatzen duzu faltan?

d- Bakoitzak kontatzeko gogoa daukana.

San Prudentzio

Datorren astean San Prudentzio eguna denez, musikan lantzeko proposamen hau luzatu nahi dizuet:

ASTELEHENEAN ARRATSALDEKO 18:00 etxeko leiho edota balkotik San Prudentzioko abestia abestu, danborra jo edota txirulaz jotzea.
BAKOITZAK NAHI DUENA EGIN DEZALA!!

Partitura, doinua eta letra bidaltzen dizuet.
Horrez gain, herri mailako ekintza bat denez zer iruditzen zaizue astelehenean kalera irtetzeko aukera duzutenean ekintza honen inguruko kartelak jartzen baitugu? Egitaraua edota marrazki baten  bidez....era honetan, beste herritarrak informatuko ditugu!👏👏
Egun ederra euki!!