2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

2.13. ANIMALIEN BITXIKERIAK 2

Ezagutzen duzuen ondorengo aurkezpenean animalien inguruko bitxikeriak azaltzen dituzten lau aurkezpen daude. Gaurkoan 2.ari kasu egingo diogu.

1.- Animalien bitxikeriak 2
2.- Fitxa bakoitzean agertzen den informazioa ondo irakurri. (Gogoratu hitzen bat ulertzen ez badugu hiztegian begiratu).
3.- Dena ondo ulertu dugunean, bertan agertzen diren galderak erantzun.
4.- Aukeratu gehien gustatu zaizun bitxikeria eta idatzi zure hitzetan. Zergatia ere azaldu.
5.- Ortografia arauak eta puntuazioa kontuan hartuz txukun txukun idatzi.

Epea: Animalien bitxikeriak 2  aurkezpenaren erantzunak maiatzaren 11rako.  Beti bezela argazkia atera (ez ahaztu ebaluaketa) eta bidali.

Bi aukera hauek lagungarri:
- Lana bakarrik egin dut (Hor ez dut sartzen argazkiak, entzunezkoak edo bideoak egin eta bidaltzea)
- Lana egiteko laguntza behar izan dut (zetan?)

Bestalde:
- Lana oso erraz burutu dut
- Lana erraz burutu dut
- Lana bukatzea kostatu zait (ze kostatu zaidan adierazi)
- Ezin izan dut lana egoki bukatu (ze zailtasun izan ditudan adierazi)