2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

6. INSTRUMENTUAK


Maiten proposamena ikusi dudanean eta txirula eskolan duzuela aipatu duenez, iruditu zait ondo etorrriko zaigula hurrengokoa egitea.

  1. Begiratu etxean ze gauza ditugun berrerabiltzeko modukoak (kutxak,yogurt poteak, boteilak…)
  2. Pentsatu ze egin dezakezuen daukazuenarekin: marakak, tanborrak…(interneten, gurasoen laguntzaz topatu ditzakezue asko).
  3. Bildu behar duzuen materiala.
  4. Sortu zuen instrumentoa.
  5. Nola egin duzuen idatzi.
  6. Argazkia atera eta bidali.

MUSIKA

Kaixo!!
Aste honetan musikaz gozatzen jarraitzeko honako lan proposamenak luzatzen dizkizuet.

ENTZUNALDIA: IPUINA




ERRITMOA LANTZEKO




ABESTEKO




MUSIKA TRESNAK: TXIRULA EDOTA PERKUSIOA
Badakit askok eskolan dituzuela txirulak. Bi aukera egoera horretan zaudetenondako: goilara bat hartu eta playback egin edota perkusioa landu zuek aukeratutako materilari soinua ateraz. 








 DANTZA:
Nahi duzuen musika aukeratu eta dantza bat sortu gutxienez 6 pausu ezberdinekin.

GOGORATZEKOA

Egun hauetako proposamenak ederki  ari zarete aurrera eramaten. Jarraitu horrela!


  • Gogoratu esandako lan koadernoko ariketak egin behar dituzuela. 
  • Ez ahaztu USB memorian dituzuen hizkuntza eta matematikako ariketak.
  • Mekanografia ze moduz doa?
  • Eta egunerokoa: irakurri eta taulak

  • Gaztelaniaz ipuina irakurtzeko aukera ere hor duzue.