2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

2.4. MATEMATIKAREKIN MARRAZTUZ


Kaixo kaixo! Gaur buruari eragingo diogu pixka bat, matematika eta irudimenaren txanda da gaurkoan! Horretarako jolas bat egingo dugu, hartu papela eta boligrafoa eta jarraitu pausu honek:
  1. Kopiatu jarraian jartzen dizkizuedan datuak paper txuri batean.
  2. Eragiketak egin.
  3. Ateratzen zaizuen eragiketekin eta dituzuen datuekin irudi bat eraiki. (Adb. Eragiketan ateratzen zaizuen emaitza batekoa (5) bada irudiak pentagono hori bat izan behar du, zenbakia milakotara heltzen bada borobil urdina (2343))
  4. Eragiketa bakoitzak irudi bat izango du, irudi guztiekin marrazki bakarra osatu.(trena, etxea, txerria..)
  5. Eragiketen eta atera zaizuen marrazkiaren argazkia bidali niri.




2.3. LABURPEN TENTAGARRIA

Ziur egun hauetan liburu interesgarriren bat edo batzuk irakurri dituzuela. Egin zuen kideentzako laburpen tentagarria. Denok amaitzean elkarbanatuko ditut eta horrela irakurtzeko liburu gehiago izango ditugu!