2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

2.5. INSTRUKZIOAK JARRAITU


  1. Irakurri instrukzio guztiak, osotasunean ideia egiteko.
  2. Hartu orria, koadernoa..  edo normalean erabiltzen duzuena eta instrukzioak txukun txukun kopiatu. (Letra ona egin, jartzen duena kopiatu, ez asmatu, ez ahaztu maiuskulak, hizkiak nahastu gabe, zaindu s,z,h…).
  3. Zein animali atera zaizue? (Erantzuna argazkia bidaltzeko korreoan idatzi).
  4. Argazkia atera eta bidali. Koadernoan edo orrian ez ahaztu eguna eta izena jartzea eta gorde.
  5. Argazkiak jasotzen ditudanean erantzuna eta beste lan bat honen inguruan.




Ondorengoak dira kopiatu beharreko instrukzioak:

Materialak

Paper karratua, arrosa alde batetik eta zuria bestetik (arrosa margotu dezakezu alde bat).
Errotuladore beltza.

Urratsak

Tolestu orria erditik puntak elkartuz, tolesturak markatzeko. Lehenengo bertikalean ondoren horizontalean.
Gero, kontrako bi punta  tolesturek markatutako erdirantz eraman.
Mantendu punta horiek tolestuta, eta jarri irudia bertikalean, beste bi puntak biltzeko, papera bitan tolestuta.
Tolestu lauki zuzenaren gainean triangelua, markatu behatzaz zapalduz eta berriro ireki.
Tolestu berriro goiko triangeluaren zatia, puntak markatu duguna ikutzen geratu arte. Gaineko triangulua beheko puntaraino tolestu, erronbo zuri txiki bat gera dadin.
Goiko bi puntak pixka bat barrurantz tolesten ditu, belarriak osatzeko.
Azkenik, begiak eta sudurra errotuladorearekin margotzen ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina