2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

2.8.ANIMALIEN INGURUKO BITXIKERIAK 1

Gaurko honetan hilabetean burutzeko lana da. Ez larritu, zatika egiten joango gara. Astean lan bat.

Ondorengo aurkezpenean animalien inguruko bitxikeriak azaltzen dituzten beste lau aurkezpen daude.

1.- Animalien bitxikeriak 1
2.- Fitxa bakoitzean agertzen den informazioa ondo irakurri. (Gogoratu hitzen bat ulertzen ez badugu hiztegian begiratu).
3.- Dena ondo ulertu dugunean, bertan agertzen diren galderak erantzun.
4.- Aukeratu gehien gustatu zaizun bitxikeria eta idatzi zure hitzetan.
5.- Ortografia arauak eta puntuazioa kontuan hartuz txukun txukun idatzi.

Epea: Animalien bitxikeriak 1  aurkezpenaren erantzunak maiatzaren 4rako.  Beti bezela argazkia atera (ez ahaztu ebaluaketa) eta bidali.
Bi aukera hauek lagungarri:

- Lana bakarrik egin dut (Hor ez dut sartzen argazkiak, entzunezkoak edo bideoak egin eta bidaltzea)
- Lana egiteko laguntza behar izan dut (zetan?)

Bestalde:

- Lana oso erraz burutu dut
- Lana erraz burutu dut
- Lana bukatzea kostatu zait (ze kostatu zaidan adierazi)
- Ezin izan dut lana egoki bukatu (ze zailtasun izan ditudan adierazi)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina