2020(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

2. GELAKO PLANOA


Gaurko honetan errepasoa egingo dugu. Lehenengo hiruhilabetean Eureka tailerrean burutu genuen lana gogoratu eta osatuko dugu.

  1. Irakurri egin beharrekoa. Osoa, bestela alperriko lana egingo duzu.
  2. Erabaki ze tresna behar dituzun agindutakoa aurrera eramateko.
  3. Topatu etxean eta dena eskura izan.
  4. Zure etxeko gela bat aukeratu.
  5. Aukeratutako gela neurtu. ( Zabalera, luzera, lehioak eta ateak horman non kokatzen diran..) Seguruenez laguntza beharko duzu metroa heltzeko, beraz adostu guraso, anai arrebekin noiz dan momentu egokia.
  6. Neurriak hartu ahala, txukun eta garbi, paper batetan apuntatu. (koadro bat egitea oso aproposa izango litzateke)
    Neurria metrotan
    neurtzen duguna
    Gelaren zabalera

    Gelaren luzera

    Atearen zabalera

    Mahaia

    ..





  7. Jasotako neurriak orri batetan kokatuz planoa egin. Gogoratu goitik begiratuta ikusten duguna irudikatu behar dugula.
  8. Planoan, hormak, leihoak, ateak... kokatuta ditugunean gelan ditugun beste gauzak kokatuko ditugu (armairuak, oheak, apalak , jostailuak gordetzekoak, sofa, telebista, iturria, sukaldeko tresnak....).
  9. Planoa gustiz osatu dugunean argazkia aterako diogu eta e-mailera bidali (gurasoekin).

Aukerakoa: 
Gela bat bukatutakoan besteak ere egin ditzakezue edo gelan egin genuen bezela hiru dimentsioko planoa ere egiteko aukera baduzue.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina