2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

FUNTZIONAMENDURAKO



  • Lanak prestatu ahala argitaratzen joango naiz, baina horrek ez du esan nahi denak korrika egin behar ditugunik. Egin behar dira, baina planifikatu beharra izango dugu. Batzuk egiteko denbora gehiago erabiliko dugu, beste batzuetarako laguntza beharko dugu. Beraz etxekoen artean adostu noiz eta nola egingo dituzuen.
  • Egiten ditugun lanetan eguna jarri eta orriak zenbatuko ditugu, eskolara itzultzean dena ordenaturik izateko. 
  • Blog honetan jarriko ditudan lanetatik aparte gogoratu pen drivean aukera ugari dituzuela, bai matematika bai euskara lantzen jarraitzeko. Hauek egiteko ere ordutegia jartzea komeniko litzateke. Ez ahaztu egunero agendan apuntatzen ditugunak: irakurri eta taulak
  • Erronketatik aparte jarriko ditut ere entregatu beharra ez dutenak baina aproposak ikusten ditudanak. Esaterako mekanografia ikasten joateko.
  • Gogoratu ere beste urteetako blogeetan lotura ugari dituzuela.

  • Irribarrea mantendu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina